Ipuin anglosaxoiak I: Lorategiko festa -Kathleen Mansfield-

Kathleen Mansfield Beauchamp Murry, Katherine Mansfield izenez ezagunagoa, 1888. urtean jaio zen Zelanda Berrian, Wellingtonen. Hogei urterekin Britainia Handira aldatu eta XX. mendeko ipuingile handienetakoa bihurtu zen. Beste emakumezko idazle askoren gisara, gazterik zendu zen, 34 urte besterik ez zituela hil baitzen tuberkulosiak jota. Virginia Woolfek, Mansfielden lagun mina zenak, behin esan zuen betidanik egon zela Mansfielden idazkeragatik jeloskor, eta gainera, huraxe izan zela jeloskor egon zen idazkera bakarra.

“Lorategiko festa” ipuina, “The Garden Party” jatorrizkoan, bere alerik ezagunena da seguru asko. 1922an argitaratu zen estreinakoz, The Garden Party and Other Stories (Lorategiko festa eta beste ipuin batzuk) izeneko bilduman, eta berehala bihurtu zen klasiko. Mansfielden ipuingintzan errepikariak diren hainbat ezaugarri topatzen ahal ditugu bertan: haurtzaroa, Zelanda Berria, familiako giro viktoriarra… Ipuineko protagonista Laura dugu, senitarteko alaba gazte sentibera. Etxeko lorategian festa bat antolatzeko prestakizunei emana dego familia guztia, ondoko etxean ezbehar tragiko bat gertatzen denean. Ezbehar horren harira Laurak pentsatu eta egindakoetan oinarritzen da ipuina. Begirada zoli, fin eta era berean ezin kritikoagoz, familia viktoriar aberats baten hipokresia azalarazten digu ipuinak, ikasgai moral bat eman bainoago, hausnarketara garamatzan planteamendu narratiboarekin.


Halaxe hasten da ipuina, Anton Garikanoren itzulpenean:

“Azken batean, eguraldi bikaina zuten. Eskatzen hasita ere ezingo zuten lortu egun bikainagoa lorategian festa egiteko. Bare, epel, zerua oskarbi. Uda hasieran gertatu ohi den moduan, urrezko gandu arin batek biltzen zuen goi urdina. Egunsentian hasi zen lorazaina belardia mozten eta eskuaretzen, distira antzeko batez utzi arte belarra eta erroseta zapal ilunak, non lehen bitxiloreak egon ziren. Arrosei dagokienez, argi zegoen hango jendeak bazekiela horiek direla lorategiko festetan jendea hunkitzen duten lore bakarrak; denek ongi ezagutzen dituzten lore bakarrak. Gau bakarrean ehundaka jaio ziren, bai, ehundaka; zuhaixka berdeak makurtuta zeuden, aingeruen bisita jaso ondoren bezala.”

Ipuina osorik hemen

 

Bizkaia Irratiko Irakurrieran saioan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s