Ipuin anglosaxoiak II: Igerilaria -John Cheever-

John William Cheever, idazle gisa John Cheever moduan ezaguna, 1912an jaio zen Massachusetts-eko Quincy hirian. Cheeverren ipuingile ibilbideak 1935an hartu zuen abiada, The New Yorker aldizkariko Katharine White-k “Buffalo” ipuina erosi zionean 45 dolarren truke. Lehenengo bilduma, ordea, ez zuen 1942. urtea arte argitaratu, The Way Some People Live (Zenbait pertsonen bizimodua). Gerora, liburuaren kopia oro suntsitzeko ahaleginetan ibili zen, bilduma “lotsagirriki heldugabea” iruditzen zitzaiolako.

Igerilaria, The Swimmer, bere ipuin sonatuenetakoa da dudarik gabe. The Brigadier and the Golf Widow (Jenerala eta golfariaren alarguna) bilduman argitaratua agertu zen lehendabiziko aldiz, 1964an. Hasieran nobela bateko zati izatekoa zen baina azkenean ipuin moduan argitaratzea erabaki zuen. Neddy Merrill izeneko morroia da protagonista, zeina lagun batzuen etxeko igerilekuaren ertzean baitago, cocktail-festa batean, kontakizunaren hasieran. Halako batean ohartzen da bere etxeraino igerian joan litekeela inguruko etxe eta enparauetako igerilekuetan barrena. Halaxe ekiten dio bere bideari igerilekuz-igerileku. Ibaia imajinario hari Lucinda deitzen dio, bere emaztearen izenez. Ipuineko ibilbidea zein gertakariak, azkenean, Merrill beraren bizitzaren eta are auzo estatubatuar erosoaren irudi bihurtzen dira nolabait.


Halaxe hasten da ipuina, Jasone Larrinagaren itzulpenean:

“Udako domeka tipiko bat zen, mundu guztia eseri eta esaten duenean, “Gehiegi edan nuen bart”. Entzun zenezakeen elizatik ateratzen zirenek horixe xuxurlatzen, entzun zenezakeen apaizaren beraren ezpainetan, sotanarekin borrokan ari zela arropategian, entzun zenezakeen golf-zelaietan eta tenis-kantxetan, entzun zenezakeen erreserba naturalean, non Audubon taldeko buruak biharamun itzela zeukan. “Gehiegi edan nuen”, esan zuen Donald Westerhazyk. “Denok edan genuen gehiegi”, esan zuen Lucinda Merrill-ek. “Ardoa izango zen”, esan zuen Helen Westerhazy-k. “Ardo gorri gehiegi edan nuen”.”

Ipuina osorik hemen


 

Bizkaia Irratiko Irakurrieran saioan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s