Ipuin anglosaxoiak III: Aho-eder eta berdeak ene begiak (J.D Salinger)

Jerome David Salinger New Yorken jaio zen 1919an. Batez ere Zekale artean harrapaka nobelagatik da ezaguna, baina ipuingile gisa ere ibilbide oparoa osatu zuen. 1941ean hasi zen ipuinak bidaltzen The New Yorker aldizkarira. Zenbait saiakera ustelen ostean azkenik “Slight Rebellion off Madison” ipuina, Errebolta arina Madisonen, onartu zioten urte amaieran, nahiz eta 1946a arte ez zen argitaratu, Pearl Harbourreko japoniarren erasoa ondoren publikaezintzat jo baitzuten. Ezagun denez, Salinger Bartleby idazle bihurtu zen, hau da, une jakin batetik aurrera idazteari uko egin zion idazle horietako bat, 1965 urtetik aurrera, bere heriotza arte, berrogei urte baino gehiagoz, ez zuelako ezer argitaratu.

Aho-eder eta berdeak ene begiak, Pretty Mouth and Green My Eyes jatorrizkoan, ez da bere ipuin ezagunenetakoa. Salingerrek bizirik zela argitaratu zuen ipuin bilduma bakarrari Nine stories, Bederatzi ipuin, izena ipini zion, eta bertako zazpigarrena da gaur hizpide dugun narrazioa. Ipuinean atentzio handiena ematen didana narrazio teknika ezin fin eta neurtugoa da. Edozein idazketa eskolan erakusteko moduko alea iruditzen zait. Istorioa oso sinplea da, apenas gertatzen da ezer, apenas kontatzen du ezer, baina iradokitzeko gaitasuna izugarrikoa. Gizon heldu bat eta emakume bat azaltzen zaizkigu hasieran ohean telefonoak hots egiten duenean. Gizonezkoak hartzen du eta bere adiskide bat da bestaldetik, emaztea topatzen ez duela esanez. Hortik aurrera bien arteko dialogo luze eta bizi bat irakurriko dugu. Amodio eta desmodiozko ipuin hitsa.



Halaxe hasten da ipuina:

“Telefonoak hots egin zuenean, gizon ile-urdinak neskari galdetu zion, halako adeitasun puntu batekin, ea arrazoiren batengatik ez zuen telefonoa hartzerik nahi. Oso urrutitik entzungo bailion aditu zion neskak, eta aurpegia biratu zuen gizonaren alderantz, begi bat –argiaren gertukoa- ongi itxita, eta bestea, oso irekita, nahiz eta ziniko, handia eta hain urdina ezen morea ematen baitzuen kasik. Gizon ile-urdinak presatu zedin eskatu zion, neska ohean eseri zen eskuineko besaurrean pausatuta eta bizkortasun nahikoarekin mugimendua ez zedin axolagabea iruditu.
Kopetako ileak kendu zituen ezkerreko eskuaz eta esan zuen: “Jainkoarren. Ez dakit. Alegia… zer deritzozu?”


Bizkaia Irratiko Irakurrieran saioan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s