Ipuin anglosaxoiak VI: Tiro-hotsak gauean (Dashiell Hammett)

Samuel Dashiell Hammett Saint Mary’s County-n, Maryland-en, jaio zen 1894. urtean. Nobela beltz amerikar modernoaren (hard-boiled gisa ere ezagun dena) aitaponteko, Sam Spade izeneko detektibea protagonista duen The Maltese Falcon (Maltako belatza, Igela argitaletxean argitaratua) nobelarengatik da batez ere ezaguna. Sam Spade beste hiru narrazio motzetan azaltzen da: A Man Called Spade (Spade izeneko gizona), Too Many Have Lived (Gehiegik bizi izan dute) eta They Can Only Hang You Once (Behin bakarrik urka zaitzakete). Bereak dira, halaber, Red Harvest (Uzta gorria, Igelan publikatua hau ere) eta The Thin Man (Gizon argala, Elkarren argitaratua).

Pinkerton detektibe agentzian lan egindakoa, 20. hamarkadan idatzi zituen bere lan gehienak. XIX. mendeko misteriozko literaturgintzaren aldean, Hammettek hasiera ematen dion literatur moldean mundu aski ankerra azaltzen zaigu, non ikertzailea bera ere ez baita libratzen gehienetan ustelkeriagatik. Abailan zihoan garaiko aurrerabide estatubatuarraren B aldea azaltzen digu nolabait, gizartearen hondo ustelenak. Moralkeria gutxiko pertsonaia biolentoak dira Hammettek irudikatzen dituen gehienak.

Nobelak idatzi aurretik, baina, narrazio motzak argitaratzen hasi zen Black Mask (Maskara beltza) aldizkarian. Hortxe kokatzen da Hammetten idazmolde eta literaturgintzaren ernamuina. Kritiko zenbaitentzat istorioa kanpotikako ikuspuntutik idazten maisuenetakoa da Hammett, narratzaile orojakilearen kontrara, informazio urri eta hotza ematen digun narratzailearena.

“Tiro-hotsak gauen” (Night Shots) ipuina 1924ko otsailaren 1ean argitaratu zen Black Masken eta aurretik aipatutakoaren adibide egokia da. Halaxe hasten da:



“Etxea adreilu gorrizkoa zen, handi eta karratua, arbel berdezko teilatua zuena, zeinaren hegalak bi pisu izateko jite sobera txikerra ematen zion eraikuntzari; eta hegi belartsu batean makurtzen zen, Mokelumne ibaiari begiratzeko bizkarra ematen zion konderriko errepidetik distantzia dezentera.

Knownburg-etik irteteko alokatu nuen Ford-ak etxe hartara eraman ninduen metalezko telazko langa altu bat igaro, etxea inguratzen zuen bideari jarraitu eta behealdeko pisua osoki inguratzen zuen portxe estalia metro eskasera utzi ondoren.
-Hango hura Exonen suhia da –esan zidan taxistak eman nion billetea gorde eta alde egiteko prestatzen zela.”

Ipuina osorik (ingelesez)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s