Ipuin anglosaxoiak VIII: Ameslaria (Saki)

Hector Hugh Munro, Saki ezizenez ezagunagoa, 1870ean jaio zen Sittwen, Burma herrialdean, oraindik inperio britaniarraren kolonia zenean. Bere ipuinengatik da ezaguna batez ere, haien tonu ironiko, zalu eta sarritan makabroarengatik, zeinaren bidez garaiko gizarte viktoriarra artez erretratatu baitzuen. Zeinbaitentzat Dorothy Parkerren maisuetako bat dugu gizartearen hipokresia eta zurikeriak umore garratzez azaleratzeko antzean.

Ez dago argi bere ezizenaren jatorria. Batzuentzat poema bati egiten dio erreferentzia, besteren aburuz, Hego Ameriketako primate bati. Borgesek estimu handitan zuen Sakiren literatura, bere La biblioteca de Babel (Babeleko biblioteka) bildumako 28. zenbakian Sakiren 12 ipuin antologatu zituen. Graham Greenek XX. mendeko umoregile ingeles handienetzat zuen, eta horregatik hartu ohi da, halaber, P.G Woodehouse-n gisako ondorengo umoregile britaniarren aitapontekotzat. Ipuingintzara lotu aurretik prentsan idatzi ohi zituen kronika sozial satirikoak, Westminster Gazette eta Morning Post moduko egunkarietan.

Jon Mirandek itzuli zituen haren zenbait ipuin Egan aldizkarian, eta baita Sarrionandiak ere Mitxel Sarasketarekin batera. Haatik, Rosa Miren Artolak paratutako Ipui hautatuak izenekoa da euskaraz dugun Sakiren bilduma handiena, 1987. urtean Baroja argitaletxeak plazaratutakoa. Handik hartua dugu Ameslaria ipuina, zeinetan, besteak beste, kontsumismoaren satira nahiko goiztiarra egiten baita. Adela Chemping eta bere hiloba gaztea dira ipuineko bi pertsonaia nagusiak.



Halaxe hasten da:

“Merkealdi garaia zen. Abuztuan, Walpurgis eta Nettlepink izeneko dendan salneurriek behera egin zuten aste oso batez merkatariza legeak betetzearren, dukesa batek baino gehiagok jasaten zuten gripe erasoaldia garai honetan, gripea onartua baitzegoen aitzakia gisa. Adela Chemping-ek bere burua merkealdi maukek zuten erakargarritasunaren gainetik jotzen bazuen ere, Walpurgis eta Nettlepink dendako errebajatako asteari arreta jarri zion.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s