Ipuin anglosaxoiak IX: Loteria (Shirley Jackson)

Shirley Hardie Jackson 1916. urtean jaio zen San Franciscon. “Loteria” ipuin honengatik da ezaguna batez ere, zeina, dagoeneko klasiko bilakaturik, azken urteotako Amerikako Estatu Batuetako ipuin antologia gehienetan azaltzen baita. The Haunting of Hill House (Hill Housen madarikazioa) nobela ere aski ezaguna egin da, obra horretan oinarritutako Robert Wisen The Haunting filma tarteko. Izu-generoan baitan sartu ohi den autorea da Jackson, Stephen King-ek sarritan laudatu izan duen autorea, baina ipuin honekin generoaren mugetatik haratago egin zuela esan daiteke.

1948ko ekainaren 26an argitaratu zen The New Yorker aldizkarian. Ez zuen batere harrera ona izan ipuinak, irakurle eta harpideen protesta eta kexuak ugariak izan ziren bertan kontatzen zena asaldagarriegia iritzirik. Hego Afrikan debekatua izan zen ipuina. Horren ondotik Jacksonek zera esan omen zuen: “Haiek gutxienez ulertu dute”.

Istorioa Ameriketako 300 biztanle eskaseko herri txiki batean kokatzen da, ekainaren 27 bero batean. Herrikideak urtero biltzen dira “Loteria” izeneko erritual bati ekiteko. Ume, gizon eta emakumeak, familia bakoitzeko kide bana bertaratzen da gutxienez. Hortik aurrera erritualaren prozesua deskribatzen da, herrikideen arteko solasak tartekatuz. Erritualaren amaiera lazgarria da, irakurlearengan halako bihotzondoko dorpea eragiten diona. Halaxe hasten da:



“Ekainaren 27ko goiza garbi eta eguzkitsua izan zen, uda-beteko egun baten berotasun freskoarekin; loreak barra-barra ari ziren loretzen eta belarra berde bizia zen. Herritarrak plazan biltzen hasi ziren hamarrak inguruan, posta bulegoa eta banketxearen artean; zenbait herritan hainbeste jende bizi zen ezen loteriak bi egun hartzen baitzituen eta ekainaren 26an hasi behar izaten zuten.”

Ipuina osorik (ingelesez)

One comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s