New Yorkeko caféak

Ohartzen bazarete, post hau “Literatura” etiketapean dago sailkatua. Luzea da literatura eta kafetegi edo café-en arteko erlazioa. Caféak elementu garrantzitsuak izan ziren modernitate literarioaren hastapenetan -ikus Antoni Martí Monterderen Poética de café– , eta egun, oraindik, pribilegiozko leku izaten jarraitzen dute hainbat idazleentzat -hor dago Magris eta Triesteko Caffè San Marco-.

Batez ere tradizio europearraren parte dira patxada ederrean egoteko kafetegi zabal lasaiak, Vienara joatea besterik ez dago oraindik halakoak ikusteko. Denborak aurrera egin ahala, ordea, apurka galtzen ari den ohitura da kafetegi bateko mahai batean kafe bat lagun denbora luzez irakurtzen -edo are idazten- egotearena. Eta hala, gisa horretako kafetegiak galtzen joan dira. Ez dakit gurean inoiz egon den halako tradizio indartsurik -zer lotura izan lezake horrek gure tradizio literario eskasarekin?-, baina gure hirietara begiratzea besterik ez dago ikusteko ez dugula apenas halako lekurik egun.

Lennox Coffee

Nire New Yorkeko egonaldian bisitatutako kafetegietarik batzuk doaz jarraian, halako balorazio labur-laburrarekin. Jakina, gehienek ez dute zerikusirik Europa erdialdeko caféekin -gehiago ikusten da jendea beren Mac-ekin sarean nabigatzen-, baina gehienetan zerbitzua, ingurua eta kalitatea aski ongi zaintzen dute, gure herrian zaintzen ez den moduan. Ezagun da AEBtako regular coffee edo kafe amerikarra kokodriloei emateko modukoa dela kafea apur bat estimatzen duen edonorentzat, baina lokal hauetako hainbatetan kalitate oneko espressoa topatzen ahal duzu halaber, berriz ere gure herriko kafe huts gehienak baino dezente hobea, nahiz eta haien tradizioa ez izan hain justu mota horretako kafearena. Gainera, toki gehienetan, bazter bateko mahaitxo batean pitxer bete ur topatuko duzu nahieran hartzeko eta baita kafe amerikar gehiago ere termo batean. Hau guztia esateko enbidia handiz ikusten ditudala leku horiek pintxoz beteriko gure (ustezko) kafetegi zaratatsu, ezeroso, lizun eta zakarren aldean.

Jarraian duzue, beraz, New York Cityko kafetegien arteko lagin txiki bat. Kafetegi horietako hainbatetan izan dira idatziak blog honetako post ez gutxi.



 

Sweatleaf

Long Island Cityn dagoen kafetegi xarmanta, dekorazio zaindua eta giro gazte apur bat hipduna.

Alde: Barrualdeko salatxoa
Kontra: Ura norberak hartzerik ez, wifirik ez, plastikozko baxera



Lennox Caffee

Harlemeko kafe berri arrakastatsua.

Alde: Zerbitzu ona, espreso ona
Kontra: Opilki batzuk garestixeak



Joe’s Caffee

Columbia unibertsitateko kafetegi onena, beirateria zabala duena. Beste hainbat lokal daude hirian zehar.

Alde: Espreso bikaina
Kontra: Esertzeko leku falta ia beti, plastikozko baxera, aire girotua indartsuegi (Columbia unibertsitateko areto gehienetan bezala), wifia Columbiako ikasleentzat soilik



Hungarian Pastry Shop

Columbia unibertsitatetik gertu dagoen kafetegia, giro bohemio-kulturetaduna. Columbiako ikasle zein irakasleek sarritua.

Alde: Etxean eginiko opilki bikainak, giroa
Kontra: Wifirik ez, kanpoaldeko terraza apur bat zabarra



Cafe Amrita

Harlem eta Central Parken mugan dagoen kafetegi handia.

Alde: Espazioa, terraza
Kontra: Garestixea, opilkiak erdipurdikoak, wifirik ez asteburuetan



Champion Coffee

Greenpointeko kafetegi estu baina ederra.

Alde: Barrualdeko patioa, zerbitzu ona
Kontra: Eguraldi txarra egiten badu aterpean leku gutxi



Local Cafe

Washington Squaretik gertu dagoen kafetegitxoa.

Alde: Zerbitzu ona, etxean eginiko opilkiak
Kontra: Oso txikia, wifirik ez



Blue Spoon

World Trade Centeretik gertu dagoen kafetegia.

Alde: Espreso ona
Kontra: Leku gehiegi ez, opilki aukera urria



Gorilla Coffee

Brooklyneko 5. abenidako kafetegi modernetia, Pet Shop Boys, DIIV, Woody Guthrie, Lloyd Cole bozgorailuetan.

Alde: Kanpoaldeko banku parea, eguraldi onarekin patxada ederrean egoteko modukoak, prezioa
Kontra: Erdipurdiko opilkiak, plastikozko baxera, ura norberak hartzerik ez



Think Coffee

Merkataritza justua aldarrikatu eta kafearen jatorria zehazten duen kafetegia. Hainbat kafetegi ditu hirian zehar.

Alde: Leku zaindua
Kontra: Plastikozko bajilla, wifirik ez

 



TOP3A
1-Lennox Coffee
2-Hungarian Pastry Shop
3- Champion Coffee

2 comments

  1. txargain

    EZ dakizu zelako inbidia ematen didazun! Egia da gurean ez dagoela ia horrelakorik. Hiriburuetan zeozer, baina herrietan… zuk ziozun moduan zartatsuak, txikiak eta sarritan zabarrak.
    disfruta itzazu gure partez!

  2. Nere postekin loturak: Eslovenian udaberri hondarrean « Separata

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s