Balnearioa, Panticosa. 1989

Lehenengo oroitzapenak, ustez benetazkoak, ustez engainu gabekoak, Panticosakoak ditut. Hara joaten ginen urtero udako oporretan; hara joan izan nintzen harik eta nerabe bihurtu eta gidoiak eskatzen duen gisara, aisialdia familiarekin ez nahastearen mandatuari tinko heldu nion arte. Panticosako herrian bertan hartzen genuen ostatu, hango hotel txiki eta abegikor batean, baina benetan gogoan dudana mendian kilometro zenbait gora dagoen Balneariorako bisitak dira. XX. mende hasieran Europako aristokrazia eta goi burgesiaren atsedenleku, mende bukaerarako, eraikuntza zahar eta rameganteek bakarrik gordetzen zuten behialako xarma hura. Canfranc-eko tren geltoki ederraren enkantu mota bera zen nolabait. Gran Hotela, esaterako, estilo paristarreko eraikina, etxaurre beig eta teilatu grisdunarekin. Aintzira txiki bat zuen aldamenean, eta han ibiltzen ginen alde batetik bestera pedalezko ontzi txikietan, ahatez inguraturik.

Balneariorako errepide hartan gora igaro izanak ziren Espainiako Itzuliko txirrindulariak eta baita inoiz Frantziako Itzulikoak ere. Laurent Fignon, Marino Lejarreta, Mauricio Fondriest. Handik abiatzen ziren, halaber, inguruko mendietarako bideak, eta urte batzuen buruan horietako batean galduko ginen, Garmo Negrorako malkarretan, laino sarriak nahasirik. Beherakoan, Balneariora iristen ari ginela, hoteleko espedizio ezagun batekin egin genuen topo, gure bila zihoazenak, ilundu aurretik aurkitu eta behera egiten laguntzeko asmoz. Balneario bat 3000 metroko mendi gotorren pean, nori bururatuko zitzaion halako ideia absurdu bezain zoragarria?

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea programan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s