Trinitate Plaza, Donostia. 1991

Esango nuke kapikua hitzaren esanahia 1991. urtean ezagutu nuela. Hitzaren jatorria, ordea, urte batzuen buruan, Bartzelonan bizi nintzela, katalanezko cap (burua) eta cua (buztana) horietaz jabetu nintzenean.

Edonola ere, urte hura dut gogoan eskolaz kanpoko kirol jardueretan hasi aurrekoa izan zelako. Miraz ikusten nituen, esaterako, Kontxako hondartzan hamabostean behin, marearen gora-beherei men eginez, larunbat goizez futbolean jokatzen zuten ni baino urte batzuk zaharragoei. Urte hartan, ordea, libre nituen oraindik larunbat goizak, eta etxean ohitura genuenez, Alde Zaharreko aiton-amonen etxera egiten genuen bazkaritarako. Bazkal ostean, geldirik egon ezin, eta etxeko gela batean paratua zegoen plastikozko saskibaloi saski txiki batera joaten nintzen jolastera, eta akaso, baita jokatzera ere. Baziren urte batzuk nire izebetako batek saskia erosi zidana. Hilean behin-edo erosi behar izaten zuen berri bat, baina, nire kemen gehiegizkoa medio birrintzeak egiten hasi eta sarritan hausten nuelako. Gainera, koxkortu ahala, ene jauzi eta gainerakoak geroz eta indartsuagoak ziren, eta aitona geroz eta gehiago ernegatzen nuen, beheko auzoak asaldatuko ote nituen arduraz. Horregatik, urte hartan erabaki zuen izebak bazkal ostean nirekin etxetik metro eskasetara zegoen Trinitate plazara joatea, plaza eraberritu berria zela aprobetxatuz. Bi saskibaloi saski zituen plazak eta baloi berde, gris eta laranja koloreko bat nik, aitak New Yorketik pare bat urte lehenago ekarria, eta han saiatu nintzen estreinakoz, telebistan ikusten nituen Pablo Laso eta Joe Arlauckasen jokaldi miresgarriak imitatzen, saskiraino ozta-ozta ailegatzeko indarra baino ez banuen ere. Ene imajinazioak egiten zuen gainontzekoa.

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea programan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s