Primavera Club 2012 (Bartzelona)

Sin dudarik gabe, aurtengoa izan da Primavera Club iskanbilatsuena. Bi kartelburu (Cat Power eta Crocodiles) bertan behera geratu ziren aste batzuk lehenago, baina batez ere aretoekin izan dituzte arazoak antolatzaileek. Madrid Arenako ezbeharraren ondotik udaletxeei halako izu-ikara sartu zaie ezen azken orduan zenbait areto erabiltzea (horietakoren bat udaletxearena berarena) galarazi zuten hala Madrileko nola Bartzelonako udalek. Azkenean, esango nuke Bartzelonan ongi konpondu zutela arazoa, Apoloren ordez kalearen bestaldean dagoen Arteria teatro dotorea erabiliz besteak beste. Madrilekoa besterik izan omen da, kexu asko egon baitira areto berrien edukiera murritza eta segurtasuneko arduradun zein polizien jarrerarengatik. Honek guztiak biharamuna izan du. Gabi Ruiz jaialdiko zuzendariaren eta Nando Cruz eta Victor Lenore kazetarien tweet trukeak, esaterako. Ondorio nagusia ordea datorren urtetik aurrerakoa izango da. Izan ere, 20013ko Primavera Club jaialdia Espainiako estatutik kanpo egingo da, Guimaraes eta Bordelen.

Eta musikari dagokionez, zer? Oroz gain, nire ustez, Mac DeMarco Monasterio areto txiki, xarmant baina era berean deserosoan. Kontzertu bikaina eskaini zuten, bizia, alaia, indartsua. Bi disko azpimarragarri ditu DeMarcok eta zuzenean abestiei aparteko indarra emateko gai da. Jarrerak Ty Segall gogorarazi zidan, halako freskotasun natural batekin, bertsio ezinezkoak inprobisatuz –Dave Brubeck zendu berriaren omenezko “Take Five”- eta egiten dutena gogo-biziz egiten dutela agerian utziz. Gaur egun lehenagoko musikarik egiten ez dela diotenek ikus ditzatela, adibidez, Ty Segall edo Mac DeMarco aurretik. Kontuan hartzeko taldea, beste behin ikusteko gogoz utzi ninduten.

Antònia Font -Damia Bosch-

Antònia Font -Damia Bosch-

Berezia izan zen, halaber, Antònia Font-ek eskainitako kontzertua. Azkeneko diskoko –Vostè és aquí– berrogehi abestiak jo zituzten bizikleta bat erdigune zuen Arteriako agertokian. Ikusleok, jarlekuetan eserita, Joan Miquel Oliver-en mundu hain apartekoaren enegarren biraketaz atsegin hartu ahal izan genuen. Little Wings ere ondo aritu zen eta swingdun americana egitea posible dela (cc Julen Azpitarte) erakutsi zigun. Ostiralean, Sant Jordi Clubeko talde espainiarren kontzertuetatik Triángulo de Amor Bizarro eta Los Planetas ikusi nituen. Lehenengoak, beti bezain eraginkor eta zuzen, bigarrenak, ohi bezain hotz. Gainontzean Renaldo & Clararen doinu gozoak –aztertzekoa Le Mansen eragina azken ureotako pop katalanean- gustura entzun genituen, eta baita Sir Richard Bishop-en birtusionismoa ere –Joseba Irazoki gogorarazi zidana-. Ariel Pink laburregi egon zen (50 minutu inguru), eta duela pare bat hilabete ikusi nuenaren ildotik. The Monochrome Set-ek, berriz, 2011ko Primavera Sounden ikusi nitueneko sentipen antzekoak utzi zizkidaten; badituzte bizpahiru abesti eder, eta pop housemartinerorantz egiten dutenean konbentzitzen naute batez ere.

Michael Gira, Swans -Dani Canto-

Michael Gira, Swans -Dani Canto-

Swans-ez zer esan? Ez nuela kontzertuan sartzea lortu, eta bukatu aurretik alde egin nuela. Denbora tarte handiarekin iritsi nintzen, leku ona hartzeko, eta pixka bat harritu ninduen jende gehiegi ez zegoelako –hurrengo egunean Los Planetsaekin askoz ere jende gehiago zebilen-. Bosgarren ilaran-edo lortu nuen lekua, bada, erdialdean. Leku ona edozein kontzertu arrunt ikusteko baina ez hain egokia Swanserako, batez ere belarritarako tapoirik ez baduzu. Une bat ailegatu baitzen zeina desatsegina egiten zitzaidan dezibelio kopuru hori guztia jasan beharra eta irten egin nintzela. Swansen azkeneko diskoa, The Seer, urteko top-ean dut, baina zuzenean ezin izan nuen diskoan bezainbeste gozatu. Bolumena gora-behera, apur bat plano, ñabardura handirik gabe eta antzeko baliabideak errepikatuz ikusi nituen. Halako kontzertu batean benetan sartzea lortzen ez baduzu jai duzu, eta niri hori gertatu zitzaidan, eta honenbestez, ez dut sobera gehiago esateko. Swanszaleek gupida izan dezazuela nirekin, besterik ez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s