Mateo Benigno de Moraza kalea, Gasteiz. 1999

Infantiletan kirol bat hautatu behar eta saskibaloia aukeratzea deliberatu nuen azkenean. Askatuak taldearekin parte hartutako lehenengo txapelketako bat Gasteizen jokatzea egokitu zitzaigun, Corazonistas taldeak, Coras gisa ezagutzen genuenak, antolatzen zuena hain zuzen. Ez zen nolanahiko txapelketa izaten. Coras beraren maila onaz aparte, estatuko harrobi onenetako hainbat taldek parte hartu ohi zuten. Urte hartan, esaterako, Forum Valladolid eta Estudiantesen kontra jokatu genuen. Lehenengoen aurka finalerdietan, eta emozioz hordituriko luzapen baten ondoren finalera iristea erdietsi genuen. Forumen talde hartan nire belaunaldiko jokalari onenetako batek jokatzen zuen, Fernando San Emeterio izeneko batek, eta partida hartan niri egokitu zitzaidan hura defendatzea, edo hobeki esanda, haren itzalari jarraitzea, ez bainitzan hori baino askoz gehiago egiteko kapaz izan. Finalaren inguruan nahiago nuke elipsi bat egin… tira, dagoeneko asmatuko zenuten zer gertatu zen.

Gogoangarria izan zen, ordea, txapelketa amaitu ondoren egin genuen gau irtenaldia. Gasteizeko alde zaharra ezagutu nuenekoa izan zen hura. Taldekide batzuri droga-saltzaile batek iruzur egin ziela kosto kaskar batengatik dirutza ordainaraziz, beste bat botaka antsiaz edandako orgasmoarengatik… Mateo Benigno de Morazako taberna zuloren batean sartzea utzi ziguten The Cranberries-en Promises-en doinuak lagun. Beranduago ikasiko nuen The Cranberries gustatzen zaizula aldarrikatzea ez dela oso komenigarria zenbait zirkulutan; baina tira, esan dezagun Mateo Benigno de Morazan, kantu hura lagun, zoriontasuna izan daitekeen antzeko zerbaitera ailegatu nintzela 1999ko udaberri hartan.

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea programan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s