Eremulauak.com, Sarea. 2004

Lagun bat nuen kazetaritza ikasten Leioan eta jakinarazi zidan klasekide batzuk web gune bat martxan jartzekotan zirela, webgune kultural bat-edo, musika, literatura, ikus-entzunezkoak eta abarrekoak jorratuko zituena. Diseinu erakargarria zuen, hondo laranja bat eta burbuila moduko batzuekin; behin foroan norbaitek diseinua, web gunea bera bezalaxe, moderneti, cool eta burgesa zela idatzi zuen, eta guri zerbait hautsi zitzaigukean bihotzean, kra! Atari hartan hasi nintzen, bada, kolaboratzen, literaturako sailean batez ere. Albisteak, erreportaiak, iruzkinak… urte batzuen buruan, tipo heldu serio harro eta gogaikarri bihurtzean, lotsarazten dizuten gaztetako testu mota horiek alegia. Bazen ordea, aipatu sailetatik aparte beste bat, Lekuak izenekoa, sormenezkoa zena gehiago, leku bat oinarri hartutako literatur testuak.

Oporretan Berlinera joan eta bueltakoan, Bilbotik Donostiarako Pesan egin nuen topo Gorka Bereziartuarekin, Eremulauak-eko sustatzaile nagusienetako batekin. Hark adoretu ninduen Lekuak-erako testu bat idaztera. Halaxe idatzi nuen, ene xalotasun guztiarekin, Denok dugu Berlin bat gure baitan testutxoa, beranduago nire lehenengo liburuan apur bat moldatuta argitaratuko zena Berlin izenarekin. Baiki, denborarekin, tipo heldu serio harro eta gogaikarri bihurtzean zarelarik lotsarazten zaituen testu mota horietako bat da, ezezaguna den hiri baten lilurak itoegia. Zorioneko ezustekoak gertatzen dira noizbehinka, baina, eta behin Fermin Muguruzaren mezu bat iritsi zitzaidan esanez bere abesti baterako testu hartako lerro bat erabili zuela. Ez dago gaizki aldizka tipo heldu serio harro eta gogaikarri horri apaltasun lezio bat ematea.

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea programan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s