Sant Antoni, Bartzelona. 2009

Zer arraio egiten duzu igande goizez ohean egon beharrean bigarren eskuko liburuen merkatuan? Xabier Mendigurenen liburu deskatalogatuen konpainian, erantzuten ahal nuen. Baiki, Xabier Mendigurenenak baina baita Jon Arretxe, Karmele Jaio edo, nola ez, Bernardo Atxagarenak. Horiexek guztiak ikusi izan baititut Sant Antoniko igandetako merkatuan hautsez beteriko egurrezko kaxetan. Gauza asko ikasi daitezke bigarren eskuko liburu merkatu batean. Esaterako, ze autorerentzat ez diren garai onenak. Sant Antonikoaren arabera, Camilo José Cela eta Gonzalo Torrente Ballester-entzat, oroz gain. Bietakoren baten libururen bat eskuratu nahi izanez gero, aprobetxatu Bartzelonarako bidairen bat hara joateko, pare bat euroan aurkituko baituzu ia ziur. Aspaldiko tirada puztuak, liburu instituzionalak, faszikuluetan banatutako kolekzioak, tapa gogorreko bildumak… era guztietako edizioetan topatuko dituzu Cela eta Torrente Ballesterren nobelak. Izurri baten modukoa da. La cruz de San Andrés, La rosa de los vientos, Madera de Boj, Dafne y ensueños, La Pascua triste, Tobogán de hambrientos… Ez dizkiezu aurkituko La carretera edo Un viaje de invierno izeneko liburuak. Bestela, harantzago bigarren eskuko bideojokoak, aldizkariak, 92an Norma Duval portada zuen Interviúaren bila norbait, National Geographikeko zenbaki galdu baten bila beste bat. Eta umeak kromo trukean kalearen bestaldean, Magic karten piloa aldean. Txikienak, beren guraso koitaduekin alboan, umeari iruzur egin ez diezaioten zurt. Urte hartan erosi nuen, hiru euroren trukean, Gràcia-ko auzoan kokatutako Juan Marsé-ren nobela eder hura, Un día volveré.

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea programan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s