Done Bikendi kalea, Bilbo, 2011

Bonnie Prince Billy-k Bilboko Kafe Antzokian jo zuen egunean utzi zituen behin betiko ETAk ekintza armatuak. Egun gutxi ziren Bilbora bizitzera joana nintzela baina aspalditik nuen sarrera erosia, berehala agortuko zirelakoan. Antzokiko atarira iritsi eta ez zen esperotako jende olderik, musika eta kultur munduko jendea bazebilen eta halakoak ikusita beti ematen du benetan dagoen jendea baino gehiago dabilela, baina nire harridurarako, ez zen aretoa bete. ETArenak zerikusia izango zuela pentsatu nuen hasieran, nahiz eta akidurarengatik-edo, sorpresa ezagatik-edo, inork ez zuen gaiaren inguruan ezer aipatzen. Gero gaztigatu zidaten benetako arrazoia: Athleticek jokatzen zuen ordu berean. Ongi etorri Bilbora, beraz.

Kontzertua ez zitzaidan bereziki gustatu, aspertu nintzen minutu zenbaitetan; ez zen akaso halako kontzertu baterako eguna, ez nintzen egongo agian tenore onenean, edo barratik eta hango zalapartatik gertuegi kokatu nintzen, eta gutxi dut ordukotik gogoan. Emanaldiaren ondorengo hitz aspertuetaz oroitzen naiz gehiago, osteguna izaki, antzokia ezarian unibertsitarioz betetzen zelarik. No hay tregua-ren lehenengo konpasak entzuten zirela erretiratu ginen aretotik; gezurra zirudien hura izatea urtetan hainbeste zain egon ei ginen eguna.

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea programan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s