Bueno Monreal kalea, Gasteiz, 2012

Hala Beditik idatzi zidaten, Celosamente gordeatik, beren saiora gonbidatu nahi nindutela testu irakurketa batzuk egitera. Hala Bedi irratiari buruz Donostiako irrati librean, Ttanttakun irratian, saioak egiten hasi nintzenean entzun nuen estreinakoz, aurreko mendearen azkeneko urtean. Hiru irratsaioetatik igaro nintzen harik eta Bartzelonara joan eta irratia utzi behar izan nuen arte. Musika saioak ziren denak, Nunoise eta Lurpeko Orkhestra bezalako izen apur bat hantusteak zituztenak. Inoiz salbuespenak egin izan genituen, ordea, eta halako batean Harkaitz Cano gonbidatu eta ordu eta erdiko elkarrizketa egin genion. Ondo gogoan dut eguna: 2003ko otsailaren 21, Egunkariaren itxieraren biharamuna. Saiorako zenbait kanta ekarri zizkigun Harkaitzek elkarrizketa bitartean tartekatzeko. Ez dut zehazki gogoan ekarri zituen abesti guztiak zeintzuk izan ziren, baina seguru Tom Waits eta Morphine-n kantu bana ekarri zuela.

Hala Beditik gonbidapena jaso nuenean, beraz, ez nuen zalantzarik egin; afinitate irratilibreroagatik besterik ez bazen, Gasteizera joan behar nintzen. Ez naiz Harkaitz Cano, ez naiz sekula izango, baina behintzat taxuzko zer edo zer eramaten ahalegindu nintzen. Musika eramaterik ere banuela esan zidaten eta orduan berrikusten ari nintzen slowcore edo sadcore eszenako hainbat abesti eraman nituen: Galaxie 500, Red House Painters, Low, Cat Power eta abar. Irratsaioa bukatu eta afaltzera joan ginen denok. Giro ederra zen Gasteizen, Prudentzio Deunaren bezpera eta eguraldia lagun, gaua luzatuko zelako traza guztiak zituen. Literaturan ordea, zer kontatua edukitzea bezain garrantzitsua da zer ez kontatu jakitea, eta hala, kontakizunetik at utziko ditugu afal ostekoak. Izan bedi dena literaturaren izenean.

Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea programan irakurritako testua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s