Keith Borg (Malta)



Epidemia anemikoa

Ene ileari itsatsitako gandu trinko baten barnean
Herio daramat hileta auto kulunkari batean
bere eskua herrestan hondakin oinaztatua
arratoi eriek karraska etengabe
eta arima lapurtuak osin kiribil batetik.

Ene aurpegia maskaratua, trapu batek bozatzen nau,
zazpi minuturo ditut begiratzen besapeak
Satanen erlakiztenak jaio direnentz ikusteko.

Herio estalia dago, mundutik ostendua
herrestatu eta arrastratzen dut dastatzeraino
izerdi tanta gazi bat.

Gorputz zati puztu pilo batetik
ehun metro urrun naiz pausatzen.

Makila batekin Herio babestutako estalkia dut desestaltzen,
arnasa ahitzen, frotis lausotua, kiribilka oro,
lo ene amodio anemikoa.


Ahanztura

(Halaxe) poeta arlotea:
ile zartatu bakartia airean flotatzen,
lore distiratsuei tua
inurri artatsuek irri eginez
zirinera doan kisketadun
ate herdoilduan joaz,
inork ez du irekitzen.

Bere lagun handiena
bere bizitzaren zimurrez
apainduriko makulu bat da.

Bere hezurrak petzepzio zatikatuz eginak dira,
durundatzen dute:
hiri ahantzi entzutetsuak;
erditzearen oinazeaz
hauts harroak zamaturiko kaleak;
gizon santuak listua jariatuz
izter biguin baten atzetik;
ahots bako emakumeak
beren betebide sagaratuak zerbitzatzen
haur espetxeratuak
teknologia manipulatuan.

Alderrai, destokitutako lanpara daraman
Nietzscheren gizon oinazetuaren arimarekin.

Urrats nekatu bat luzatuz eta esperantzaz
inork antzemango duela zirrimarratzea
bere begien azpiko zimurretan;
ezen egunen batean,
inork helduko diola bere esku dardartia
eta behartuko bere azken lerro originala idaztera
ezen egunen batean,
ezen egunen batean,
nola atseden hartu ulertzen lagunduko dion inor
aurkituko duela.

Egunen batean olatu gorriminak
bere kolorea isuriko duela, maskalduko dela.

Arloteak tu du egiten autoritatearen ahoan
gizon oinazetuaren arimak,
garra du irensten, zakarretara du botatzen lanpara.
Ordu arte oinez jarraituko du, urratsa oinkadari lotuz,
eta bere eskuak azkeneko odol tantaren jabe izango dela
eta olatuak bere kolorea du berreskuratuko.

(Halaxe) poeta arlotea;
pasaka ari diren hodeietan desagertuko da,
jakintsuek ahantzia.


Izengabea

Sabai hatsankari baten zehar justiziaren larridura nuen herrestan eraman
zoroaren moduan nintzen elikatu 100 gramo erostismoz,
zuhurtzia neurri eta azpikeria koilarekada.

Pilare artean nuen eduki dilindan Samson akitua;
dardarka, bere amak madarikatu, besarkatu, tolestu, baztertu
otoitz hilurrenari bultzaka.

Gozoki eta kakaz estali hiriaren arteria nuen moztu
eta puta birjina sakrifikatuaren arima edan.
Lerro zuzen eta lerro okerrak nituen toteldu
zure mundu griselatuaren eskean.

Ereserkiak zituzten abestu mundu nobletuaren aurrean.


Progresioa

Uztai bat kate hauskor baten kurban,
ene eskuak istorio amaitu bat zuen abiatu.

Sermoilaria errezel herdoildu baten atzean,
etorkizuneko batasun utopikoa dakusa aurretik.
Meneko leialek ereserkiak dituzte abesten
espazioan norantza batean lekualdatzen direnak,
erlatibitate arduragabean.

Beltza da maitatu nahi duenaren itxaropena,
jaiotzez urtzen den haragizkotasuna,
bozkario hutsala Done Mainati ergelerantz,
frenesi, ke, tentazioak.

Itxaron zerrendako aingeru hasiberria legez
ametsezko hego zuriekin,
ene eskuak istorio amaitu bat abiatu zuen
bere mingainean ostatu kakoari tiratuz;
gizakia itxu gor mutu da,
gizakia progresio da.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s