Samira Negrouche (Aljeria)

 

Afrikako desertuan arrakalek beren itzalak eratzen dituzte, karabanek ezin dute bide egin lur beltzan barrena, desertuak askatasuna behar du, elezaharra alanbrezko itsasoaren kontra ari da biratzen. Oraindik hatsanka egiten duen irribarrea, malkoak bihotza gainezka, espazio menderaezin baten ertzean, amairik gabeko bide, hegaldi zehaztugabea.

 

 

 

Infinitura eskalatu

gizon ahantzia

topatu ezina

haragi paketetan

nahastuak

izerdi

eta beldurrez.

 

 

Begirada izoztuak

gorputzetan

ontziak pasaka

gauean

 

Oro ireki

lerro

hertsiraino.

 

 

 

Hemen esku biluziak gameluaren azalean, hondar agurra txalotzen; gure lurretako amak umetoki-zurtz gisa munduratzen dira; beren itxaropenak ematen dituzte, zerua urratuko luketenak, patuaz haratago entzango litzatekeena; patu hori, ez dena gehiago haiena.

 

 

 

 

Eta oraindik erretzen du

azal horrek

erritmoa

gorantz

inarrosten

memoria

nahimenaren

ontziari diona egiten tiro

 

Umetokiak hazten du

beldar bakarti bat

egozteko

itsaso

gorenean.

 

 

 

 

Eta gau hura absente oraindik.

Bizitzaren hegoaldean naiz ene memoriaren esklabuarekin, gure ikaren odol sabeleratuak urratuariko harekin, ez dago galdegiten didan naziorik. Gaua etorriko da itsasertz hauen orduan hartzeko, grina ezdeusek argitua.

Hemendik aurrera, parkeetako bankuetako maitaleak izango dira nire birika hondar-belztuak jendeztatuko dituztenak. Ez dituzte ikusiko olatuz beterik; eta irauli, eta alde egin, eta hil.

 

 

 

 

Argi hau beti absente gauean, gogoratuz

gogoratuko?

Inork ez ditu ezagutu behar

itzalaren

imintzio maltzurrak

aintzat hartzen ez direnak.

Bere eskuak

hiri-panterek egin

jauziak dira

eta kaleak gurutzatzen dituzte

autobide

huts baten gisan,

elektrizitate-zutoinen

desertu bat

eta errotuluak.

 

 

 

 

Bakarrik nago ene sakeleko iluntasunean eta ene berde gaineko pasaporte berdea, desertua sortua da orain, hiri inguruak duna-orro. Nork gera dezake giza-marea? Airea arnastearen lasaialdia da, airea da hegadan. Afrikanizazioa orain han da, beren hirietan.

 

 

 

 

Erdigunetik urrun dauden

departamenduak

non 11. autobusa

absente den

gauerdia ondoren

Almeria ondoren

no man’s landa da

Europa

zuri ongietorri eginez

eta kulunkatuz

 

 

Ah! heldu Dakarrera Aljerretik, tom-tomaren eta gnawiaren musiken jardunera, beti hutsik den ni bat, Goree irlarantz doazen ontzi badaezpadazkoz bete beharreko hitzordu orrialdeak, han atxilotu nazaten nahi dut, gai izan Atlantikoa baino luzeagoa den katezko ozeano ezezagun hori usaintzeko, istorio hautsien ozeano, lur hau edan, abiatze hau, urratze hau.

 

 

Leku hau

domeinu mutu bat

hitzak ez dira iristen

ezta otoitzak ere

irristaldi isila

sabanako

laino trinkoan

eta ezerk gehiagok

ez du ardura

 

 

Xafla ahoberritua haragi berri eta distirantetik igaro da, lantu erauzia da plazer ebatsi baten haragi hila zulatzen duena, gorputz-deserriratze. Eta gazela-emakume honek hain du zainez beterik klitori azala, izate biluziaren zuntz optikoaz isuritzen duela, urraturik, irekirik bere mutilazio egilearen begiespenera.

 

 

 

 

Desioa

izularrizko umea legez

titi bortxatu hau

bidalia

eskainia

 

Lurrak ezagutzen ditu

bere maitale ukatuak

hedatzen du

oinazea

 

 

 

 

Egunsentia baino lehen, lasterka egin

ibai lurrunduei eta elezaharretako jakintsuen

hitz birrinduei atzera begiratu gabe.

Aurrera aurrerago eguzkia

eztitasun errukiorra da, beste laztan

batzuk irakasten dizkit eta zabaldi heze bateko

elektrizitate-zurtoin naiz bilakatzen eta

zortzi-zortzietako ongietorri paristarretarako

ibilbidean lasterka egiten duen TGV bat bezain

azkar naiz igarotzen

eta desagertu egiten naiz

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s