Alea (I)

Alea poema liburua idatzi nuenean azkenean argitaratu ziren poemak baino gutxi batzuk gehiago zeuden hasierako egitasmoan. Ahaztuak nituen poema horiek baina zenbait urteren ondoren muturren aurrean egokitu zaizkit kasualitatez eta kasik nireak ez balira bezala irakurri ditut, apur bat harrituta egia esan. Azkenean ez ziren argitaratu, bada, baina oraintxe ez dakit ongi zergatik. Ez dira asko (dozena erdi bat-edo) baina datozen asteburutan hemen publikatzen joango naiz, ordenagailuan bythautsa pilatzen egotea baino hobe izango delakoan.

Lehenengoa sarrerako poema izatekoa zen, poesiaren historian sarritan egin izan den moduan irakurleari zuzendutako poema bat. Zoritxarrez, blogak ez dit uzten originalaren espazio-antolaera mantentzen, poema hau Aleako lehenengo atalako poemaren gisara emana baitzegoen.


IRAKURLEARI

errespetu apur
bat eduki arren irakurleari

johnnyk kakauete bat hartu duela
entzun
eta hau zer da broma
(2)BAT
ezin dira beti
beldur izan
nahi duzuna da eskatzen dudan bakarra
bosgarrena-ren “Giza eskubideak” non dira
hau zer da txiste
3 )izan)
negar egin negar
barre poesia
iruzur bat da eta baita zera ere (bizitza?)
konsidera ZIO
A(k) e.t.a-n/k feminismo aurrerakoi\yeah
Oh:arra poemOhk
edozein ordenatan irakur daitezke
(edo bestela)
letra makurtuari jarraitu arren mila esker


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s