Alea (IV)



GURUTZAKETAK

Garbitzaileak desordutan ailegatzen dira etxera,
Gaua ilun egoten da eta ez dago arrazoi garbirik
Etxekoak esnatzeko (ez dituztenek ezta ere).
Adeitasunaren izenean ere ez. Eta haiek, funtzionarioak,
Naturaren aldartea bezain iraunkor, betiko
Azturak errepikatzen dituzte alai, esan daiteke. Nik
Horregatik aipatu nuen teknologia, izan ere, gizartea
Ez nuen zalantzan jartzen, uste nuen denok dugula
Hastapen komun bat, esan nahi baita, oinarri
Eztabaidaezin batzuk. Baina ez. Klima dela,
Aisialdi zaletasunak, langabezia dela. Eta orduan,
Pentsakor begiratzen nauzu (begiratu) eta alde
Egiten dut, globo zulatu bat bezala.
-Orain hamaika gauza aldarrika
Nitzake, leporatu, pesimismoari atxiki. Atea itxi eta
Beste istorio bat hasten da, bere hasierarekin,
Bukaerarekin, antza. Hala ere, garbitzaileak
Zortzietan irtengo dira euren etxeetatik, protokoloak
Beteta (orain bai; besteek ez, zer egingo zaio),
Funtzionarioekin gurutzatuko dira. Jose, zehazki,
Zebrabidean gurutzatuko da, Maria okindegian
Ikusiko dut. Zer egiten duzu hemen? Adibidez.
Gogoak ematen didana, zer iruditzen? Egia esan,
Galtzak jasotzera joan beharko nintzateke (aspaldi,
Lagun, aspaldi), eta bide batez, enkargu batzuk
Egiteko aprobetxatu. Ekonomikoak eta sozialak.
Harriduraz begiratzen ditut parkeko agureak, ez da
Nobedadea. Datorren aste arte ez dugula euri
Arrastorik sentituko, ez bagara mudatzen, ez esateagatik
Gauza okerrago bat. Baina, tira, ezkerrera jo beharrean
Aurrea jarraitu dut.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s