Alea (eta V)

PAU CLARIS

Dena ilun dago urri hasieran. Ganbara hartako giroarekin akordatu da bat-batean eskuak abriguko poltsikoen babesean zituela. Espantuzko gertaerak jazotzen dira karrika honetan; XIX. mendeko etxe batetik bandera bat zintzilikatu dutela entzun ahal izan da irratian. Eta liburu batzuk erostera joan da; alemaniarrak, eslaboak, poesiazkoak. Lagun zahar batekin egin du topo baina ez dute jakin izan elkarri ezer benazkorik esaten: “Com ets?” “Molt bé, molt bé, bé…” Berriro pentsatu beharko luke zer egin, oker egoteko arriskua kalkulatu du. Baina kontua dirudien baina zailagoa da benetan. Non geratu ziren polaroidak? galdetu zuen whisky gau batez. Eta gero, mundu garaikidea, postmodernitatearen malura, “txontxongiloak gara”. Zer? Ziggyrekin joan nahiko luke bere heriotza nolakoa den galdetzera. Sistema, egitura. Substantzia bila sartu da taberna batean, bere zorabioa ez galtzeko, ez erortzeko betiko. Erabilpen zehatz gabeko objektuak daude pilatuta terrazan: eskoba apurtuak, errubera gabeko bizikleta, egurrezko aulki zahar plegatuak. Ilearen koloreari so egin dio ispiluaren aurrean, eta gero, iturria ireki eta aurpegia freskatu du bizitasunik gabe. Bere belaunaldiaren erretretatu bat marraztu du sukaldean paper solte batean. Arkatzak ez zuen puntarik apenas eta papera zarratatu du egurrarekin. Eta hozkia sentitu du Laurak bekainetako makillajea busti egin aurretik; baina musika muga trinkoenak igarotzeko gai da. Azkenerako laguntasuna higuina baina okerragoa dela ohartzen denean… Finean, bideak ez dira hain ugariak, denak elkar gurutzatzen dira. Soka tenkatu bat sabaian-atzerako kontaketa bat imajinatu du -numeroak gorriz- pantaila batean-. Mickie Mouse leihotik jausi da diskrezioz. Asmo oneko jendea existitzen zela pentsatzen zuen garaiekin akordatu da izotzak atera bitartean. “Bakoitzak gogoak ematen diona egin behar du, ez zaitez arduratu horregatik. Joan daitezela pikutara guraso guztiak” Ibizako oroitzapenak. Telefono dei bat egin eta Manchesterrera joatea pentsatzen ari da.

2 comments

  1. Esther Ferrer

    ¿”Ziggyrekin” hace referencia a Ziggy Stardust? Si no, lo parece ( maquillaje, Mickey Mouse ) y sería curioso porque al abrir esto mi compañera de piso había puesto un dvd de un concierto de él. De hecho ella casi le ha invocado, será eso.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s