Albiste onak

Batzuetan albiste onak iristen dira bazter hauetara
ohiko buruhausteak eta atsekabeak ahantzi banitu bezala
kalera irten eta parte oneko jendea baino
ez dut ezagutzen
iruditzen zait ez dela preziso loratzeko gai den
gauza oro lora dadin aurrera egiteko
haizearen norabidea ez da erraza zehazten
eta ez da zaratarik entzuten lurralde dorpeenetan ere
batzuetan pentsatzen dut adiskidetzeko gai izanen garela
eta sikiera momentu batez maitasun keinu ezdeus bat
eginen diogula elkarri iraganean sobera pentsatu gabe
eguneroko gatazka doilor horiek inon topatu ez
indarkeria eta amorru oihuak oinazea
bai batzuetan albiste onak iristen zaizkidala iruditzen zait
eta ene ekinbide oro kontzientzia petraldu gabe burutzen dudala
gero akordatzen ez naizen leku batean eseri
eta mundua istant batez geratuko balitz bezala
gauzak sailkatzen ibili beharrik gabe gauzak nire alboan
sentitzen ditut ene adiskideen beso amultsua aldean
sarritan zaila egiten zait sinistea baina
poema alaiak eskribitzeko desira sentitzen dut orduan
irakurleari bere nahigabeak leuntzen lagundu
eta irribarre zintzo batez imajinatzen dut berari ere albiste onak
iritsiko zaizkiola bere bazter horietara

Argitaratu gabea (2009)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s