Memory Dumpek aurkezten du: Berrirakurtzen

Berrirakurtzen:
Nork ez du gogoan libururen bat motibo batengatik edo besterengatik?
Izan daiteke nerabezaroan zirrara eragin zizulako, duela hilabete astindu eta jota utzi zaituelako, ausaz topatu zenuelako, garai batean liluratu eta berriki berrirakurtzean zapuztu zaituelako…
Mila eta bat liburu dago mundu zabalean eta beste horrenbeste modu dago haiek irakurtzeko, haiekin bat egiteko. Memory Dump osatzen dugun Jon Benito eta biok, bere balio artistikoagatik estimatzen duten pertsona bat gonbidatuko dugu hilero eta honek aukeratu liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkeztuko digu: zer iradoki edota sorrarazi dion. Bakoitzak bere ikuspuntu eta eskarmentutik egingo du (berr)irakurketa, formatu librean, Donostiako Koldo Mitxelenan.

Jardunaldi ireki hauetan, liburu horren aitzakian liburuaz eta bertatik eratortzen denaz eta zaigunaz arituko dira eta gara, modu erabat librean.

Ez du esan nahi, ondorioz, presezki, ikus-entzutera bertaratzen denak, liburua irakurrita eraman beharko duenik. Posible da liburua irakurria izan eta berrirakurketa ez konpartitzea. Edo, zergatik ez, liburua irakurri gabe, gonbidatuak egiten duen berrirakurketa gustatzea. Esperientzia aberasgarri, ireki eta artistiko bat planteatu nahi dugu. Liburuez, liburuek sortu eta sortzen diguten plazeraz, izuaz edo gogoetaz, modu librean. Liburuak maite ditugulako.

Gonbidatuak eta hautaturiko liburuak honakoak izango dira.
Martxoak 27 _ 19:30
Alberto Moyano
La promesa, Friedrich Dürrenmatt

Apirilak 8 _ 19:30
Maialen Lujanbio
Aquí nos vemos, John Berger

Maiatzak 29 _ 19:30
Mari Luz Esteban
La mujer y la madre, Élisabeth Badinter

Ekainak 19 _ 19:30
Koldo Almandoz
La conquista de lo inútil, Werner Herzog

Irailak 25 _ 19:30
Maite Arroitajauregi
Historia de Gloria: (amor, humor y desamor), Gloria Fuertes

Urriak 30 _ 19:30
Itziar Okariz
Una habitación propia, Virginia Woolf

Azaroak 27 _ 19:30
Ander Izagirre
Si me permiten hablar… , Moema Viezzer

Abenduak 11 _ 19:30
Anjel Lertxundi
Harri eta herri, Gabriel Aresti

Hau esanik, zer da Memory Dump?
(Mikel Lasaren poema liburu bikain batez gainera, esan nahi baita)
Jon Benito eta biok literaturaz sortu dugun Artelekuko azpitaldea, literaturaz literarioki erdigune, idazketa edota irakurketa, eta honen gurutzaketak izan ditzakeen aldaera ezberdinen garapena, beste edozein arte eremuren mailan jarriz. Berrirakurtzen zikloa izango da bere bizkarrezurra, baina horrez gainera jardunaldi ezberdinak antolatuko ditu.

One comment

  1. Nere postekin loturak: Hiru ekimen kultural agonikoak ere alaitzeko | Boligrafo gorria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s